Burasoen xokoa

Jan gela lan batzordea

Bazkarien kalitatea (oreka, kantitatea, kalitatea) eta bazkarien baldintza onak segurtatzen ditu.
Jan gelako langilegoaren eta hornitzailearen solaskidea da.

Hezkuntza lan batzordea

Ikastolan, haurraren biziari buruzko gogoeta gune bat izan daiteke (erritmoak, ingurumena,...)
Konferentzi eta mintzaldiak antolatzen ditu, profesionalak jin araziz, haurren heziketari buruzko buraso eta erakasleen galderen argitzeko.

Besta lan batzordea

Bestak, bazkari/afariak, zozketak e.a. antolatzen ditu, ikastolari diru sartzeak segurtatzeko gisan.
Buraso guzien laguntza eska dezake, besta egunek ongi funtziona dezaten.
Animazio horien bidez, burasoek elkar ezagutzen ahal dute.

Garapen lan batzordea

Ikastolaren irudia kudeatu behar du kanpoan, herrian, apailatzen ahal diren komunikazio ekitaldien bidez edo Seaskako garapen taldearekin loturak segurtatuz.
Barne komunikazioaz arduratzen da : Ezkia ikastolako ekintzak segituz eta familiak informatuz (eskolako proiektu, burasoen lan,...).
Kanpoko komunikazioa : kultura ekitaldiak apailatuz edo haietan parte hartuz (ateak zabalik, elkarteen foruma,...).
Garapena : ikastolaren garapena gogoetatuz epe labur edo luzeagoan (gelak, lurraldean den presentzia)
Komunikazio bide desberdinak balia ditzake : irrati, prentsa, internet.

Bixkotx lan batzordea

Bixkotxen salmentaz arduratzen da inguruko herrietan.

Zozial lan batzordea

Loturak sortzen ditu enplegatzaile, langile eta Ezkia ikastolako erakasleen artean.
Bere betebeharretan du :

  1. Langileen kontratuen idazketa, konbenio kolektiboa kontutan hartuz, eta Seaskako bulegoarekin partaidetzan.
  2. Irailako lehen astetarik landa, eta urtero langile bakotxaren urteko lanaren plangintza eraikitzea.
  3. Langileekin loturen segurtatzea ikastetxearen funtzionamendu onerako :
    • Gelen arta segurtatu erregularki.
    • Bilkurak epeka, erakasleen ordezkari batekin, langile eta batzordekidearekin bilanaren egiteko.

Obren lan batzordea

Bere betekizunak :

  • Lokaletaz axolatzea.
  • Kopuruen arabera egokitzea, eta sekuritate arauen segurtatzea.

Karia hortarat :

  1. Etxegintzako alor desberdinetako betebeharrak zerrendatu behar ditu, egutegi bat proposatuz.
  2. Sekuritate erregistroa ongi atxiki behar du zuzendaritzarekin batera.
  3. Kontutan hartzen ditu sekuritate batzordearen oharrak eta aterabide egokienak proposatzen ditu behar diren epeak errespetatuz. Azterketa horiek izanen direlarik, kanpoko adituak eskatzen ahalko dira.
  4. Epe labur eta luzeetan egin beharko diren obra nagusiak aurre ikusi behar ditu.
  5. Obra haundiei doakionez, txosten bat muntatua da eta Seaskako Egoitza taldeari igorria.

Euskaraz bizi

  • Joko Moko (Antzerkia)
  • Ezkia kantuz
  • Mendi taldea

Ezkia Ikastola - 3 Lapurdi Plaza - 64240 Hazparne - Tel/Fax: 05.59.29.14.18