Harrera
Ondoko hitzordua :
EZKIA IKASTOLAKO ATEAK ZABALIK
2009ko apirilaren 11n, 9etatik 12 t'erdiak arte

Ikastola da,
Egunero euskara erabiltzea eta euskaraz bizitzea, frantsesa urraska landuz lehen mailan.
Haurraren ahal intelektualen zabaltzea, bi hizkuntzetan ikasiz.
Eskola denbora, goxotasun eta konfiantzazko giroan bizitzea.
Gune baketsu batean, Hazparne erdi-erdian, ikastolak gela berri eta egokituak eskaintzen ditu : logela eta psikomotrizitate gela ttipienendako. Handienendako aldiz, eskulan gela, ordenagailu gela eta liburutegi eremua klase gela bakoitzean, jangela zabala eta kanpoan joko guneak.
Ama ikastola...
Bi-hiru urtekoek gela egokitua daukate.
Bazkari denboran, haurraren erritmoa errespetatzen da : 11'30 tan bazkaria laguntzaile batekin hartzen dute, ondotik loaldiaren egiteko.
Pausa gela berria, goxo-goxoa !
Denentzat...
Kantina : Kantina zerbitzua haur guzientzat segurtatua da:- lehen zerbitzua ama ikastolakoentzat 11 t'erditan

- bigarren zerbitzua lehen eta bigarren urtekoentzat 12 tan
- hirugarren zerbitzua hiru, lau eta bostgarren urtekoentzat 12 t' erditan
Haurtzaindegia goiz eta arratsaldez.
4 urtetik goiti eskola garraioa dohainik da ikastolatik 3 kilometro baino urrunago bizi direnentzat.
Ezkia Ikastola - 3 Lapurdi Plaza - 64240 Hazparne - Tel/Fax: 05.59.29.14.18